Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
1:47 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 34 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Bederatzi ibilbide gidatu eta umeentzat tailerrak eskainiko dituzte Durangaldean Ondarearen Europako Jardunaldietan

 Izaskun Ellakuriaga

“Paisaia bizia” izango da aurten Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatuko diren ekitaldien ardatza. Gerediaga Elkartetik bederatzi ibilbide gidatu diseinatu dira ekimenean parte hartzen duten beste horrenbeste herrietako paisaia bisitariari gerturatzeko, eta paisaiarekin batera, inguruaren ondarea, historia eta aberastasuna ezagutzera emateko.

OEJDurangaldea_2017-1

Bederatzi ibilbideren osagarri, “Gutik Zura” dokumentalaren emanaldia izango da Atxondon, organu kontzertua Mañarian eta gaztetxoei zuzenduta tailer bana Izurtzan eta Garain.

PEGITARAU OSOA HEMEN: https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2017/09/OEJDurangaldea_2017-1.png

Irailaren 30ean hasita, urriko asteburuetan izango dira ekitaldi guztiak. Bisitak eta ekintza guztiak doakoak dira, baina aurrez izen ematea beharrezkoa da leku kopuru mugatua dagoelako guztietan. Izena emateko bi bide daude: ejardunaldiak@gmail.com helbidera idatzita edota 673 005 981 telefono zenbakira deituta.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu