Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
10:50 am,
temperature icon 13°C
Humidity 69 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Kolonbian mehatxupean dauden hizkuntzen aldeko lana babestuko du Durangoko Udaleko Lankidetza arloak

Durangoko Udaleko Lankidetza arloak hitzarmena sinatu du mehatxupean dauden hizkuntzak babesten eta hizkuntzak biziberritzeko proiektuetan lan egiten duen Garabide elkartearekin. Akordio horren bidez, udalak 16.000 euro emango dizkio Garabideri, Kolonbian nasa yuwe hizkuntza berreskuratzeko estrategia linguistikoak eta hezkuntza arlokoak bultzatzeko.

Convenio Garabide

Un momento de la firma del convenio.

Nasa yuwe hiztunak diren irakasleei formazioa eta trebakuntza ematera bideratuko da udalaren diru-laguntza. Prestakuntzaren erreferentzia nagusia euskararen biziberritzean ikastetxeetan eta helduen euskalduntzean izandako esperientzia da. Durangoko ikastetxeetako irakasleek eskainiko dute formazioa; Durangora bertara etorriko dira irakasle kolonbiarrak, eta bertokoek Kolonbian bertan ere emango dituzte eskolak. Euskal eta nasa hezkuntza komunitateek -umeak, gurasoak eta irakasleak- elkar aberastea da asmoa. Proiektuan Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ere parte hartzen du.

· Konpromisoa · Pilar Rios alkateorde eta Lankidetza arloko arduradunak “udalak elkartasunarekin duen konpromisoa” nabarmendu gura izan du: “Kasu honetan, elkartasun hori desagertzeko arriskuan dagoen hizkuntza baten defentsan azaleratzen da. Gainera, ekarpen handiak egin ditzakegu hemen hainbat hamarkadatan euskararen erabilera mantendu eta handitzeko egin diren ahalegin eta esperientzien bitartez”.

Nasa yuwe

IMAGEN · Francy Beateriz Hurtado

Garabide elkarteak Eskoriatzan (Gipuzkoa) du egoitza, eta kooperazio linguistiko eta identitarioan lan egiteko jaio zen. Elkarteak hizkuntza lankidetza linguistikoa bultzatu gura du esperientzia trukaketaren bidez, eta euskararen biziberritzean eragile sozialek batu duten esperientzia da euren elkartearen erreferentzia.

Zubi-lana egin gura du euskara eta euskal kultura garatzeko sortutako elkarteen eta desagertzeko arriskuan dauden munduko herrien artean. Horretarako, hainbat proiektu sustatzen ditu; tartean, esperientzien elkartrukeak, formazio ikastaroak, proiektuak komunitate indigenekin, eta sentsibilizazio hitzaldiak. Andoni Barreña Garabideko arduradunak nabarmendu duenez, “hitzarmen honek aukera ederra ematen digu durangarrek euskararen biziberritzean batutako ezagutza eta esperientziarekin hizkuntza lankidetzan egin dezaketen ekarpena sustatzeko” .

Atxikitako argazkian hitzarmena sinatzen ageri dira Pilar Rios, alkateordea eta Lankidetza arloko arduraduna, eta Andoni Barreña eta Arkaitz Zarraga Azurmendi Garabideko kideak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu