Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
1:04 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 36 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Elorrioko Udalak 500 euro eskainiko ditu hilean Jubilatuen Etxeko taberna kudeatzeagatik

· Aurreko lizitazioa hutsik geratu ostean, abuztuaren 16a izango da proposamenak aurkezteko azken eguna

Aldatsekua jauregian kokatua dagoen Jubilatuen Etxeko taberna kudeatzeko, hilean 500 euro (gehi BEZ-a) eskainiko ditu Elorrioko Udalak. Lizitazioa lortzen duenak gutxienez urtebetez eta gehienez bost urtez kudeatu ahal izango du aipatutako kafetegia. Zerbitzua hobetzeko asmoz, tabernan hobekuntzak egin eta terraza bat egokitu da. Tabernaren ordutegia arratsaldeko 14:30-20:00 bitartean izango da.

Abuztuaren 16ra arte (barne) dago izena emateko epea, eta udaletxean aurkeztu beharko da eskaera. Betekizunei dagokienez, euskara menperatzea eskatuko da. Interesatuak instalazioak ezagutu edota galderak izango balitu, hirigintza@elorrio.eus helbidera idatzi dezake.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu