Abadiñoko udalak lizitaziora atera du Matienako jubilatu egoitzako tabernaren ustiaketa
Abadiñoko Udalak lizitaziora atera du Traña-Matienako Jubilatu Egoitzako tabernaren ustiaketa. 2010ean egoitza hori eskola ondoko bere egungo kokagunean zabaldu zenetik, eskolako zuzendaritzak eta tabernako esleipendunak elkarren artean sinatutako hitzarmen baten bidez kudeatu izan da lokala. Orain, lizitazioa eginez, asmoa da edonork izan dezala aukera tarberna hori eramateko, Jose Luis Navarro alkateak esan duenez. Eskaintzak irailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira Abadiñoko Udaletxean.
Udalak ezarritako baldintzen arabera, esleipendunak tabernaren ardura hartuko du bi urtez, esleipena beste bi urte luzatzeko aukerarekin. Epe horretan, bera arduratuko da garbi eta txukun edukitzeaz Jubilatuen Egoitza osoa, ileapaindegia kenduta, eta terraza.
Zerbitzu hori esleitzean Udalak kontuan izango du bai aurkezten den eskaintza ekonomikoa, bai esleitzaileak ostalaritza arloan daukan esperientzia, langileen prestakuntza, eta bezeroak Egoitzara erakartzeko proposatzen diuen ekintzak, beste zenbait gauzaren artean.
Matienako Jubilatuen Egoitzan badira hainbat gela eta zerbitzu: uleapaindegia, sukaldea, bulegoa, tabernako barra, aretoa eta gela didaktiko bat.
Taberna ustiatzeko baldintzen Plegua Abadiñoko Udalaren web orrian dago jarrita (www.abadiño.org).