Osteguna,
2024ko Azaroak14

MugaKultura

loader-image
Durango
5:38 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Udako bisita gidatuak antolatu dituzte Elorrioko ondarea eta naturguneak ezagutzeko

Izaskun Ellakuriaga

Uztailean zehar Elorrioko haibat inguru hobeto ezagutzeko aukera dago. Turismo Bulegoak lau ibilbide diseinatu ditu. Elorrio uribilduko kaleak, Argiñetako nekropolia eta Lariz eta Tola jauregien lorategietako altxorrak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

Bisitetan parte hartzeko 3,00 euro ordaindu behar da Berrio-Otxoa kalean dagoen Turismo Bulegoan erretserba eginez.

Honek dira diseinatutako lau ibilbideak, egunak eta orduak:

Kaletarrak, uztailak 15 -23, arratsaldeko 16:30ean.

Argiñetako nekropolia, uztailak 16-30, goizeko 11:00etan.

Lariz jauregiaren lorategia, uztailak 22, arratsaldeko 16:30ean.

Urkizu “Tola” jauregiaren lorategia, uztailak 29, 16:30ean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu