Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
12:42 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Datorren astean hasiko dira Iurretako udalekuak

Mugalari

Guztira Iurretako 45 haurrek hartuko dute parte Udalak antolaturiko 2017ko Udalekuetan, uztailaren 3tik 28ra bitartean. Udalekuak 4 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta daude, eta bi talde egiten dira adina kontuan hartuta.

Udalekuak Maiztegi eskolako instalazioetan egingo dira eta ordutegia honako hau izango da 09:00etatik 14:30ak arte, irteeren egunak barne, bazkaldu ere bertan egingo da.

Jarduera guztiak euskaraz eta ingelesez izango dira (%30a txikiekin eta beste partaideekin %50a ingelesez egiten da)

Udalekuen jardueren artean  Komunikazioa eta gorputzaren adierazpena landuko da “Expression” programarekin, “TxikiChef”-erekin Autonomiaren garapena landuko da, “Kreateka”n Sormena, eta  “Sasoian” Osasunerako heziketa.

Honetaz gain herritik kanpo bi irteera daude aurreikusita,  Party’s Jai tematikoak eta Ekitaldi bereziak egongo dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu