Datorren astean hasiko dira Iurretako udalekuak
Mugalari
Guztira Iurretako 45 haurrek hartuko dute parte Udalak antolaturiko 2017ko Udalekuetan, uztailaren 3tik 28ra bitartean. Udalekuak 4 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta daude, eta bi talde egiten dira adina kontuan hartuta.
Udalekuak Maiztegi eskolako instalazioetan egingo dira eta ordutegia honako hau izango da 09:00etatik 14:30ak arte, irteeren egunak barne, bazkaldu ere bertan egingo da.
Jarduera guztiak euskaraz eta ingelesez izango dira (%30a txikiekin eta beste partaideekin %50a ingelesez egiten da)
Udalekuen jardueren artean Komunikazioa eta gorputzaren adierazpena landuko da “Expression” programarekin, “TxikiChef”-erekin Autonomiaren garapena landuko da, “Kreateka”n Sormena, eta “Sasoian” Osasunerako heziketa.
Honetaz gain herritik kanpo bi irteera daude aurreikusita, Party’s Jai tematikoak eta Ekitaldi bereziak egongo dira.