Balkan Paradise Orchestra eta Durangoko Fanfarre Sugarri, Haizetara 2017ko banda irabazleak
Haizetara 2017 arrakasta handiarekin amaitu da jada. Milaka pertsona hurbildu ziren Amorebieta-Etxanora parte hartu duten taldeen musikaz gozatzeko. Aurten emakumeek gehienez osaturiko taldeen edizioa izan da.
Haizetara Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamabigarren edizioaren lehiaketako sariak ondorengoak izan dira:
- Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osatutako epaimahaiak erabakia): Balkan Paradise Orchestra (Katalunia). 10000 euroko saria.
- Ikusleen sari berezia (herritarrek erabakia): Fanfarre Sugarri (Durango). 4000 euroko saria.
- Instrumentistarik onenarentzat saria000 euroko saria (sari nagusia ematen duen epaimahai berak erabakia) Tell Tale Tusk taldeari pertsona hauek osaturikoa: Fey, Laura Inskip eta Reyhan Yusuf.