Mañariako Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren zirriborroa partekatuko du herritarrekin
I. Ellakuriaga
Gaur, ekainak 20, gai ezberdinen gaineko hiru bilera antolatu dira udaletxean. Garatzen ari diren Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari buruzko eztabaida bultzatu eta hurrengo hamarkadako Mañaria zehazten laguntzeko partaidetza sustatzea dute helburu.
Bileretan parte hartzea libre denez gero, eta bakoitzak nahi duenera joan daitekeenez, parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Hauek dira bileren orduak eta bakoitzean landuko dituzten gaiak. Hitzordu guztiak udaletxean dira.
- 15:30 h – Jarduera ekonomikoak – lurzoru industriala.
- 17:00 h – Lurzoru urbanizatu-ezina eta natur-ondarea.
- 18:30 h – Hiri-lurzorua: etxebizitza eremuak, ekipamenduak, aparkalekuak, bideak, etab., hiri-bilbean.