Iurretako Lanbide Heziketa Ikastetxeak ‘Kolobot-a’ aurkeztuko du
I. Ellakuriaga
Bi beso dituen robot kolaboratiboa da. Open hardware eta open softwarean oinarrituta, Basque Industry 4.0 kultura berrira egokitzea ahalbidetuko die. Datorren astean, ekainaren 20an, Iurretako ikastetxean aurkezpena egingo dute.
Robot laguntzailea edo kolaboratiboa industrian garatzen dabilen kontzeptu berria da. Segurtasun hesirik gabe lan egiten du eta programatzeko errezak dira. Robot hauek gizakiekin integratzen diran fabrikazio inguruetan langileekin batera zein euren ondoan lan egiteko gaitasunarekin.
· Langileak · Robot kolaboratzaileak errazak dira programatzeko eta langileak gai dira erraztasunez instalatzeko. Pertsona ez adituak eta programatzaileak ez direnak ere programatu dezakete. Robotaren eskumuturra posizio desberdinetara mugituz programatzen dira. Robotak posizio ezberdin hauek memorizatzen ditu eta gai izango da aurrerantzean posizio horiek automatikoki errepikatzeko.
Enpresa txiki eta ertainari malgutasuna ematen dietela ziurtatzen dute Iurretako Lanbide Heziketa Ikastetxean. Ekainaren 20an, goizeko 10:00etarako iragarri duten aurkezpenean kolobota lanean ikusteko aukera izango da.
Etiquetas: Iurreta, Iurretako Lanbide Heziketa