Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
12:34 am,
temperature icon 16°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Iurretako IX. enpresa-proiektuen lehiaketa martxan jarri da

Mugalari

Lehiaketa honen xedea honakoa da: Iurretako herrigunearen barruan enpresa berriak sortzea sustatu, batik bat produktu, prozesu edo zerbitzuen arloetan ideia berriak ekarriko dituztenak, aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko dutenak, edota Iurreta udalerriko merkataritza birgaituko dutenak.

IUrreta Iban GOrriti 2

 

Udalak Iurretako herri-erdigunean enpresa berriak sortzeko ekimenak sustatu nahi ditu eta bidea erraztu nahi die, norberaren enpresa edo denda sortuz, lanean hastea erabaki dutenei. Ideien lehiaketa honen helburua herrigunean espiritu ekintzailea sustatzea da, Iurretako merkataritzak, etorkizunean, bere inguruan garatuko diren ideia berritzaileak izan ditzan oinarri. Aurkeztutako proiektuek herriguneko baldintzekin bat datorren enpresa-errealitatea ekarriko duen ideia izango dute oinarri.

Lehiaketa honetan parte hartuko duten proiektuek udalerriko errealitatea izan beharko dute gogoan eta Iurreta udalerriko Amilburu Musikarien Plazara, Bidebarrieta kalera, Bixente Kapanaga kalera, Dantzari kalera, Fray Juan Askondo kalera, Maspe kalera, Padureta kalera, Zubiaurre kalera eta Uralde kalera mugatu beharko dira

Enpresa sortu nahi duten guztiek hartu ahalko dute parte, bai pertsona fisikoek, bai pertsona juridikoek (enpresa ertain eta txikiek), baldin eta horien enpresa-proiektua Iurretako herrigunean kokatzea aurreikusi bada.

Deialdi honetan aurkeztu diren enpresa-proiektuei dagokienez baloratuko diren alderdiak,  bakarrak eta lotesleak ez badira ere, honakoak izango dira:

Sustatzaileak Iurreta udalerrian erroldatuta egotea, lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea argitaratzen denean.

Proiektuaren deskribapen-maila.

Proiektuaren originaltasuna eta kalitatea.

Proiektuaren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioaren maila, eta emaitzen egokitzapena errealitatera.

Enplegua, kalitatea eta horren egonkortasuna sortzea.

Gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea.

Norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzeko sustapen-neurriak.

Jarduera garatzeko teknologia berriak erabiltzea.

Etorkizuneko enpresaren ekarpena, Iurreta udalerriko ekonomia, gizarte eta kultura edo ingurumenaren arloetako bideragarritasunerako.

Deialdi honetan parte hartuko duten proiektuen artean, Balorazio Batzordeak hautatutakoa honako sariaren onuradun izan ahalko da: 6.000 euro, eskudirutan.

Lehiaketa hau irabazten duenari obra- eta jarduera-lizentziak ematean laguntzaren % 20 emango zaio; bestalde, proiektua gauzatzeko establezimendua irekitzeko lizentzia ematean, % 50 emango zaio. Gainerako %30a urtebeteko epean emango zaio, irekiera-lizentzia ematen zaionetik aurrera zenbatzen hasita.

Lehiaketa  honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2016eko ekainaren 1etik urriaren 31ra bitartekoa izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu