Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
7:41 am,
temperature icon 9°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Abadiñoko saltegiek ekainaren 20ra arteko epea daukate erosketa-bonuen kanpainan sartzeko

Mugalari

Abadiñoko Udalak epea zabaldu du ekainaren 20ra arte herriko saltegiek bat egin dezaten erosketa-bonuen kanpainarekin. Programa horren barruan, Udalak  5 euroko 1.000 bonu banatuko ditu irailaren 1etik aurrera, kanpainan sartutako dendetan egiten diren 15 eurotik gorako erosketetan erabiltzeko, Merkatzaritza, Turismo eta Toki Garapen Arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek esan duenez. Bonoak irailean eta urrian erabiliko dira.

Iñaki Rekalde

Iñaki Rekalde.

Iaz 20 saltegik hartu zuten parte kanpaina honetan. Rekaldek esan duenez, Merkatari Elkartearen eskariz aurten bonu gehiago banatuko dira, eta balio ezberdina eman zaie, ahalik eta herritar gehienengana iritsi daitezen. Elkarte berak eskatuta, aurtengo erosketa-bonuen kanpaina irailean eta urrian martxan egongo da. «Ekimen honen helburua da  herritarrak animatzea herriko dendetan erostera. Aurten bikoiztu egin dugu bonuen kopurua, eta nahiago genuke danak erabiliko balira», esan du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu