Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
7:44 am,
temperature icon 9°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

5.833 euro batu ziren Abadiñoko alkartasun maratoian haur minbiziaren ikerketerako

Mugalari

Lehengo domekan haur minbiziaren ikerketaren alde Abadiñon egin zan  alkartasun maratoian 5.833 euro batu ziren. 260 lagunek hartu zuten parte maratoian, horrelako ekimenek herritarrengan daukaten harrera onaren erakusgarri. «Oso pozik gaude  jendeak eman duen erantzunarekin, ulertu duelako beharrezkoa dela horrelako ekitaldiei laguntzea eta umeen minbiziaren ikerketa sustatzea”, esan du  Gazteria Arloko zinegotzi Ima Zapardiezek.

abadiño

ARGAZKIA · Edu Del Fresno & Sergio López Fernández

Bildutako dirua Peque-ropa elkarteari emango zaio, honek Gurutzeta ospitaleari helarazi diezaion haur minbiziaren gainean abiatuak dituen  ikerketa programetarako. Zapardiezek eskertu du maratoia antolatzen lagundu duten bolondres guztien lana. «Horien laguntzarik gabe zaila izango zen  maratoia antolatzea eta  haur minbiziaren ikerketarako  dirutza hori jasotzea», esan du. Abadiñarrez gain, parte hartu zuten maratoian  Basauriko, Bilboko eta Nafarroako zenbait herritako jendeak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu