Berrizko sortzaileen agerraldi bateratua igandean
I. Ellakuriaga
Berrizko Oka Elkarteak herriko 30 bat sortzaile batu ditu “Zaindu maite duzun hori” izeneko sormen-jaialdian. Ekainaren 11n, arratsaldeko 6etan, jarri dute hitzordua Berrizko Kultur Etxean.
Banaka, binaka zein hiruka batuta sormen lan laburrak prestatu dituzte jaialdirako. Sortzaileen artean, idazle, bertsolari, margolari, musikari, eskultore, diseinaitzaile, antzezle eta disziplina anitzetako pertsonak daude.
Jaialdia doakoa izango da, baina aldez aurretik, herriko liburutegian gonbite txartelak jaso beharko dira.
Etiquetas: Berriz