Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
1:22 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Gure Esku-tik Jaed-en eskuetara

Testua · Durangoko Gure Esku Dago

Pasa den Maiatzaren 7ko galdeketa dela eta  Durangoko Gure Esku Dagok herriko merkatari eta ostalariek emandako opariekin tonbola antolatu genuen. 160 sari inguru zozketatu genituen.  Asko eta asko eman ditugu jada  baina beste batzuk banatu gabe gelditu dira eta jasotzeko epea luzatu arren  tonbolako opari  batzuk ezin izan ditugu eman.

Gure-Esku-Dago-JAED

Hori dela eta Durangoko Gure Esku Dagok opari horiek herriko elkarte bati ematea erabaki du. Hala, behartsuen alde lanean diharduen JAED elkarteari eman dizkiogu Tonbolan jaso gabe gelditutako opariak.

Ekainaren 6an, martitzena, Iñaki Gorritxategi JAED-eko kideak jaso ditu opariak  Gure Esku Dagoko kideen eskuetatik.

Horrela, merkatari eta ostalariek  Gure Esku-ri esku zabal emandako opariak ez dira alferrik galduko.

Bestalde, Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldiak bultzatzen jarraitzen du bai herri mailan nola maila nazionalean. Hala ekainaren 10ean, larunbatez, Bilbon egingo den ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.  Hitzordua arratsaldeko 17.30etanizango da eta  galdera ikur erraldoi bat irudikatuko dugu,  kamiseta laranjak soinean eta globo gorriak eskuetan.

Eguraldi bikaina enkargatu dugu, animatu eta etor zaitezte!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu