Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
3:07 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

BERTON BERTOKOA: «Jangela eredu berri baten alde, ekainaren 10ean danok Abadiñora!»

Gutuna · Berton Bertokoa

Datorren ekainaren 10ean, Abadiñon,  9 eskolen artean antolatzen ari garen egun osoko festa ospatuko da. Horren aldarri nagusia, jangelen 2000. urteko araudia aldatzea izango da. Horrela gure eskoletan nahi dugun jangela erabakitzeko eskubidea izango dugu. Bada garaia eskualdeko eskoletan durangaldeko  baserritar eta ekoizleen produktu freskoak sukaldatuak izan daitezen.

Jai horretan 5 gune ezberdin izango dira. Bakoitzean, umeentzako eta orokorrean familia osoarentzako ekintzak egongo direlarik, gehi txozna, Infogunea eta ekoizleen merkatua. Egitaraua idatzi honekin batera bialtzen dizuegu. Honetaz gain, herriko tabernekin batera pintxo leihaketa bat antolatu dugu eta bertan parte hartzera animatu nahi dugu mundo guztia.

Gogoratu nahi dugu, jai hau, 9 eskoletako guraso askoren lanari esker posible izango dela. Egun horretan ere bolondresak izango dira jaiaren antolaketa lanetan ibiliko direnak. Ekonomikoki ere jaiaren gastuei aurre egiteko bertoko produktuez osaturiko 2 otzara, bat 200euro eta bestea 100 eurokoa, zozketatuko dira egunean bertan.

Abadiñoko Udalak bere babesa eskaini du lehenengo momentutik eta jaiaren infraestrukturan Udalaren erabateko laguntza izan dugu.

Udaleko segurtasun arlotik garraio publikoan, oinez eta bizikletaz hurbiltzeko gonbitea luzatu dute. Kotxez etortzea ezinbestekoa balitz, aparkatzeko gunea Astola Industrialdean kokatuta egongo da, honetarako BI-3336 errepidea erabiltzea eskatzen da, herritik ahalik eta ibilgailu gutxien ibili daiten.

Azkenik, bazkari herrikoierako tiketak agortu direla jakinarazi nahi dugu. Gogoratu hala ere, txoznan bertoko produktuekin eginiko ogitarteko gozo-gozoak egongo direla, bertako edariaz laguntzeko aukerarekin.

Jangela eredu berri baten alde, ekainaren 10ean danok Abadiñora!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu