Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
11:45 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Durangoko Udalak eskola Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten herriko ikasleei harrera egin zien

agenda

Aurreko ostegunean, maiatzak 25, Durangoko Udalak Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten herriko ikasleak hartu zuen Osoko Bilkuren Aretoan. Bertan Mari Jose Balier Udaleko alkateordea eta Aitor Larrucea Udaleko Jasangarritasun Plangintzako arduraduna izan ziren.

Osoko Bilkuran Ibaizabal Ikastola, San Antonio, Nevers, Landako LH, FJ Zumarraga eta BHI Jesuitak ikastetxeetako ikasleek hartu zuten parte. Bakoitzak klima aldaketari aurre egiteko euren proposamenak aurkeztu zituzten. Gai hau lantzeko, urtean zehar hainbat ekintza burutu dute ikastetxeetan eta herriko diagnostikoa burutu dute, hobetu beharreko puntuak identifikatuz. Osoko Bilkura Berezi hau bere proposamenak ezagutarazteko eszenatoki izan zen.

Udal ordezkariek ikasleen eskaera eta proposamenak adi entzun zituzten eta banan-banan erantzun zituzten.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu