Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
12:40 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

EH BILDU DURANGO: «Zapatua, goizeko hamarretan auzolan deialdia egin dugu Etxezarreta parkean»

Testua · EH Bildu Durango

Durangoko EH Bildun legegintzaldi honen hasieran erabaki genuen herritarrekin egoteko bide desberdinak garatu beharra zegoela, erakusteko oposiziotik ere badela aukerarik gauzak egiteko. Logika honen baitan erabaki genuen aurrekanpainan martxan jarritako auzo-bilerekin jarraitzea, eta are gehiago hauen arrakasta ikusita.

Eta auzolanen dinamika ere honen baitan ulertzen da. Bai gure kabuz, zein herritar desberdinek antolatzen dituztenetan parte hartuz, uste dugu badela aukerarik herriarentzako lan egiteko Udal Gobernu Talde honek eskaintzen dituen baliabide urrietatik haratago. Horrela egin genuen zebra-bidea abenduan edo parte hartu genuen Aramotzen egindako auzolanetan. Eta lanketa honen baitan deitu genuen iragan hileko auzolana ere, Etxezarreta parkean.

Eta auzolana egin eta horrenbeste urtez itxita egon zen parkea zabaldu ostean, bi egun ere ez zituen behar izan Gobernu Taldeak parkeko ateak berriro zarratzeko.

Horren aurrean, eta ikusirik Udalean duela urte batzuk aurkeztu zen berritze-planak ez duela aurrera egiteko inolako itxurarik, oraingo zapaturako ere deia egin dugu EH Bildutik herritarrak auzolanera batu eta parkea guztiz atondu eta berriro herritarrentzat zabaltzeko. Herriaren erdialdean parke berde eskasia dago, eta hainbat eskola horren gertu izanda, nahitaezkoa deritzogu irekita egotea.

Horrela, ekainak 3, zapatua, goizeko 10:00etan auzolan deialdia egin dugu Etxezarreta parkean (museo atzeko parkea). Eta eguraldiak lagundu ezkero, hamaiketakoa ere izango da lana bukatu ondoren.

Durangar guztiak gonbidatzen ditugu bertan parte hartzera, kolore politiko eta siglak kontutan izan gabe, Durangoren eta durangarren alde lan egitera. Ekar ditzala bakoitzak bere erramintak eta gerturatu dadila berriro ere denona den parkea zabaltzera. Goazen merezi dugun Durango hobe hori lortzera!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu