Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
9:08 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

EH BILDU: «Abadiñoko alkateak, gezurra esan duela onartu, eta herriko errekak garbi mantentzeko ezer ez duela egin aitortu behar izan du»

Testua · EH Bildu Abadiño

Prentsa ohar honen bitartez, Abadiñoko EH Bilduko kideok salatu nahi dugu Abadiñoko udal gobernuak ez duela inolako lanketarik egin herriko errekak garbi mantentzeko. Maitzaren 30-eko udalbatzan alkateak berak aitortu behar izan zuen gai honetan ez duela bere erantzunkizuna bete.

Jarraian, azken urtean gai honen gainean eman diren urratsak azaltzen ditugu:

  1. 2016-ko uztailean herriko hainbat gaztek Zaldua erreka garbitzeko ekimena burutzen dute udaletxearen utzikeriaren aurrean.
  2. Uztailean bertan, Abadiñoko EH Bilduk udal gobernuari exijitzen dio bere erantzunkizuna bete eta beharrezko neurriak har ditzala erreken garbiketa bermatzeko.
  3. 2017-ko apirileko udalbatzan, gai honetan inolako lanketarik ez dela egin ikusirik, egoeraren larritasunaz ohartarazten dio EH Bilduk udal gobernuari. Alkateak erantzuten du URA agentziarekin hitzarmen bat sinatuta duela errekak garbitzeko.
  4. 2017-ko maiatzean hitzarmen horren kopia bat eskatzean, ohartzen gara ez dagoela inolako hitzarmenik sinatuta. Udalbatzan alkateari horren berri ematen diogunean, gezurra esan zuela aitortu, eta herriko errekak garbitzeko inolako lanketarik burutu ez duela onartzen du.

Gure aldetik, arduragabekeri handitzat jotzen dugu udal gobernuak gure erreken ekosistemak mantentzeko ezer ez egin izana, eta honetaz gain onartezintzat jotzen dugu alkatea gai honetan gezurretan aritzea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu