Asteartea,
2024ko Maiatzak14

MugaKultura

loader-image
Durango
8:16 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

250 bat lagunek eman dute izena Abadiñon domekan egingon den alkartasuneko ‘maratoian’

Mugalari

· Haur-minbiziaren ikerketaren aldeko ekintza izango da

Dagoeneko 250 bat lagunek eman dute izena parte hartzeko datorren domekan haur-minbiziaren ikerketaren alde Abadiñon egingo den maratoian. Udalak eta zenbait elkartek antolatutako ekitaldia da, eta oraindik badago lekua izena emateko.

Jose Luis Navarro alkateak eta Kirol Arloko zinegotzi Eneko Etxebarriak esan dutenez,  biltzen den diru guztia Peque-ropa elkarteri emango zaio, eta honek, bere aldetik,  Gurutzeta ospitaleari helaraziko dio, haur-minbizia ikertzeko abiatua duten ikerketa programarako.

Maratoia Matienako Traña plazan egingo da 09:00-12:00 eta 12:30-15:30 ordutegian. Parte hartzaile bakotxak 4 euro emango ditu pedalei eragiten arituko den ordubete bakotxeko. Izena emateko galdetegi bat bete beharko da «pedaleaporunasonrisa.com» web orrian, eta  eman nahi den diruaren transferentzia egin beharko da bertara.  Herriko polikiroldegiko langileak ere  hor izango dira inskripzio horiek egiten laguntzeko. Azkenik, La Caixa banketxeak  kontu bat zabaldu du  “zero ilara” tankeran egin nahi diren dohaintzak jasotzeko.

Maratoiari jaiegun itxura eman nahi zaio eta beste hainbat ekitaldiz inguratuko da. Hala, goizean herriko txistulari talde bat arituko da, eta  arratsaldeko bostetan  Abadiñoko dantza modernoko talde bat. Bost t’erdietatik  zazpirak arte  kontzertu bat emango du Getxoko Berta Bittersweet abeslariak, bere egunean minbizia izan eta gainditutakoak. Ekimenean parte hartuko dute orobat Abadiñoko kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresak, Leioako Peque-ropa elkarteak eta Rhythmic Bikek.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu