Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
12:48 am,
temperature icon 10°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

ELENA ASENJO: «Karrera amaituta… jota eta pozarren»

Testua · Mugarra Triatloi Taldea & Elena Asenjo

Argazkiak: Festak.com & Susana Etxebarria

Maiatzaren 20an ospatu zen aurten zazpigarren edizioa duen Bilboko Triatloia. Distantzia bi, olinpikoa eta “half” moduan ezagutzen den Ironman erdia. Denak ere, Bilboko Areatza inguruan burutu ziren; ugerrean Bilboko Itsasadarrean, transizioak Areatzako kaian eta lasterrean ere itsasadarraren bi aldetatik osatutako zirkuito batean. Eta eguna nola joan zen kontatzeko, Half distantzian aritu zen Elena Asenjoren hitzak eskainiko dizkizuegu jarraian.

Bilboko triatloian parte hartu zuten hainbat Mugarrakide. ARGAZKAIA · Susana Etxebarria.

Bilboko triatloia gero eta indar gehiago hartzen ari da. Aurten inskripzio kopuruan ikusi da: 551 olinpikorako eta 631 Half (Ironman erdia) distantziarako. Mugarrako kideen artean aintzat hartzen den karrera bat dela uste dut; proba baino lehen, elkarri galdezka ibiltzen gara -Zer? aurten Bilbora? Oso ondo dago, asko gustatu zitzaidan, apunta zaitez…-.

Aurtengoan hainbat Mugarrakide izan gara Bilboko Triatloian: 5 kide olinpikoan (Jon Mateos, Antton Sagarminaga, Ibon Campo, Manolo Gonzalez eta Josu Kortabarria) eta 8 distantzia erdian (Iñigo Iraurgi, Txema Chavez, Luis Bilbao, Pablo Erleaga, Aitor Olivares, Txomin, Iskandar Alberdi eta Elena Asenjo). Kuadrilla itzela! eta ezin ahaztu ere lagun ditugun Remen eta Oihana.

Lesioak direla eta, ilusioak zapuztuta etxean geratu behar izan dira batzuk. Beste batzuk (Manolo, Aitor Olivares, Pablo eta Iskandar), arrazoi ezberdinak medio ezin izan dute proba amaitu. Lagun guzti hauentzat: animo!, datorren urtean ere Nerbioi ibaia hor egongo da, zuen zain!.

Elena igerian.

Karrerari dagokionez…»La ría”. ¡Buah! Sartu baino lehen betiko mamuak: Zikina? Usaina? Kolorea? Baina tira; erreparoak alde batean utzi eta aurrera. Epaileek aurretik esan (eta bete-betean asmatu bezala), ura oso hotza zegoen. Horrelakoetan, proba hasi baino 3-4 minutu lehenago astiro sartzen naiz eta arnasa ahal den eta geldoen hartzen saiatzen naiz, gorputza hotzera egokitu dadin.

Boxetan sartzen.

Halako patean “piiiiiiiii” entzutean, probari hasiera eman eta abiatu naiz igerian. Oso lasai eta ondo sentitu nintzen, jendeak erreka gainetik ikusten zaitu, batzuk txaloka… denei mila esker!. Korrontea baliatuz, esku, ezpain eta hankak berotzen hasi direnen, neskak baino 5 minutu beranduago atera diren mutilak hasi zaizkit ezkerraldetik pasatzen… ikusgarria dakarten abiadura (esa es otra liga). Ni neurera.

Arineketan.

Igerialdia amaituta, bizikleta hartu eta haize pittin bat izan bagenuen ere, ibilbidea eta egun zoragarriak izan genituen. Boxetatik irteeran oso urduri: kirolari mordoa boxetan pilatuta, mutilak jan egiten gaituzte. ‘El Gallo’ eta Biberoko igoera hasi baino lehen, ia kide guztiak ikusi nituen, benetan gustukoa dut kideak ikustea, uretatik irten direla jakitea eta bakoitza bere karrera egiten dabilela ikustea.

Eta bizikleta boxetan utzita… korrika! Bilbon sortzen dan giroa oso atsegina da, ria bazterrera hurbiltzen diren lagun eta ezagun guztiak eskertu nahi nituzke bertan baina… ezin erritmoa erlaxatu; Irriabartxo bat eskaini eta aurrera egin behar. Aipagarria ere zirkuituari ematen zaizkion 3 bueltetan zenbat ikusle ezezagunek animatzen zaituzten.

Antolaketari dagokionez, bikaina. Bolondreski aritzen direnak zoriondu eta eskertu nahi nituzke, ordu asko ematen baitituzte gu zaintzen.

Amaiera,

Eta karrera amaituta… pozik!, jota eta pozarren. Maite dudanarekin ospatu eta hurrengo helburuari begira atseden gozoa hartu.

Egunean zehar jasotako zenbait argazki hemen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu