Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
10:30 am,
temperature icon 16°C
Humidity 75 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

Berezi kafetegia eta Boroa Jatetxea izan dira ‘Zornotzan Jan Alai’ txapelketaren seigarren edizioaren irabazleak

Boroa Jatetxean “Atuna arinki marinatua eta ahuakatea irasagar belo espeziatuan, zitrikoen lurrindun foie grasaren gainean” izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren seigarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

jan-alai-2017

Herri pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, Berezi kafetegiko «Berezi» izenekoa izan da. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da:

1.- Berezi

2.- Boroa

3.- Uranga

4.- Vintage

5.- Singing munch

6.- New Castle

7.- Bar Javi

8.- Sukoi

9.- El Cojo

10.- Izaro jatetxea

Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 32 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Berezi erretegiko Kontxi Iruarrizaga   zerbitzariaren profesionaltasuna nabarmendu da.

· Hiritarren partaidetza · Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik eta hiritarrei ere, joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu