Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
7:32 pm,
temperature icon 23°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 47 Km/h

Amorebieta-Etxanok iraunkortasunari buruzko foro bat antolatu du herritarrek parte har dezaten

Amorebieta-Etxanoko Udalak Tokiko Iraunkortasunerako Diagnostiko bat egin du, Iraunkortasunerako Ekintza Plan berria egiteko lehenengo fase gisa.

Diagnostikoan lortutako ondorioen bitartez, helburu estrategikoak ezarri dira eta datozen urteetan udalerriaren garapena bideratuko dute lurraldeko, ingurumeneko, gizarteko eta ekonomiako alderdiak aintzat hartuta.

Helburu nagusia da bigarren plan honen testuan herritarren eskaera eta kezkei erantzutea, eta, hori dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak parte hartzeko foro bat antolatu du ekainaren 1ean, osteguna. Bertan, zornotzarrek aukera izango dute proiektuari buruzko proposamenak egiteko. Zelaieta zentroan egingo da 19:00etan.

Ekintza horrekin udalaren asmoa da udalerriko biztanleek herriren ingurumen-, lurralde, gizarte- eta ekonomia-errealitateari buruzko informazio zuzena izatea, eta, aldi berean, iraunkortasunaren alorrean dituzten kezkei buruzko galderak egin ahal izatea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu