‘EINGO AL DEU?’ · Komedia ludiko sexual batekin bueltan da Atara Zarata antzerki taldea Plateruenara
Izaskun Ellakuriaga
‘Eingo al deu?’ izena dauka Durangoko Atara Zarata antzerki taldearen lan berriak. Euskaldunok sexuarekiko duten harremana dauka ardatz Kepa Gallegok idatzitako antzezlan honek. Larunbat honetan izango da estreinaldia, arratsaldeko 8etan, Plateruena antzokian.
Atara Zarata Durangoko antzerki talde amateurra da, 2011an sortua. Taldekideek eskola sasoian izan dute lehen harremana antzerkiarekin; batzuk Karrika antzerki taldean eta besteak Zugan-ni programari esker. Dagoeneko hiru antzezlan taularatu dituzte (“Desberdinak” 2011n, “Nor-Nori-Nork” 2014an eta “Los insignificantes” 2014-2016 bitartean). Euren laugarren lana ‘Eingo al deu?’ euskaraz eta hainbat euskalki erabilita taularatuko dute.