Ahotsaren garrantziari buruzkoa ikastaro bat Abadiñon
Mugalari
Abadiñoko Jabekuntza eskolak tailer bat antolatuko du Errota Kultur Etxean ekainaren 5, 7 eta 8an, aztertzeko ahotsaren garrantzia norbere burua ezagutu, afirmatu eta komunikatzeko. Tailerra doakoa izango da eta bi ordutegitan egingo da: ekainaren 5ean, 16:00-20:00; eta 7 eta 8an, 17:00-20:00etan.
Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 26ra arte, eta izena emateko nahikoa izango da email bat bialtzea»berdintasuna@abadiano.org» helbidera. Hamabost ikaslerendako lekua egongo da gehienez.