Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
6:10 am,
temperature icon 16°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 50 Km/h

BERTON BERTOKOA · Eskola publikoetako jangelen ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte Atxondon

Izaskun Ellakuriaga

Berton Bertokoa ekimenak antolatuta, bihar Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako jangelei buruzko ikerketaren emaitzak ezagutzera emango ditu Eneko Viñuelak Elikadura-justizia globaleko (VSF) kideak. Maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:00etan izango da aurkezpena Atxondoko Eskolan. Ordubete beranduago, bertoko produktuen dastaketa egingo dabe.

Berton Bertokoa

ARGAZKIA · Ainhoa Martin Mugalari

Bi euroren truke,  behi gazta freskoa eta ondua zein jogurtak (Errotik Etxanoko gaztaie), Idiazabal gazta (Urien), zekalezko, garizko eta espeltazko goiak, sagar dultzea eta sagar zukua (Patxiko baso) eta goxoak, pastelak eta opilak (Arrabola) dastatzeko aukera egongo da.

· Ekainaren 10ean Jaia ·

Ekainaren 10ean eskola jantokietako araudiaren aldaketa aldarrikatuz antolatu duten jaia girotzeko balioko du Atxondoko hitzorduak. Ekainaren 10ean, Abadiñon, Zelaietan, goiz eta arratsaldeko jaia prestatu dute. Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen agerraldia, DJ Bull-en saioa, jolas kooperatiboak, puzgarriak, tailerrak, pintxo lehiaketa, ikuskizunak eta herri bazkaria izango dira.

Hain zuzen ere, gaur, maiatzak 17, Abadiñoko eskolan prentsa agerraldia iragarri du Berton Bertoko ekimenak arratsaldeko 5etan. Ikasturtean ekimenaren manifestura atxikitu diren eragile guztiak izango dira bertan: sindikatuak (EILAS, ELA, LAB, ESK, UGT, EHNE, ENEEK), eskolatako zuzendariak, Durangaldeko ekoizleak eta bertsolariak. Ekainaren 10ean Abadiñon antolatutako jaiaren xehetasun guztiak emango dituzten ezagutzera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu