Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
12:05 am,
temperature icon 13°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Eraso sexisten aurkako informazio gune bat zabalduko da astelehenean Abadiñon San Trokaz Jaietarako

Mugalari

Abadiñoko Berdintasun Arloak  «Beldur Barik Gunea» izeneko gunea zabalduko du  astelehenean Txanporta Plazan, eraso sexisten aurkako informazioa eta eskumuturrekoak banatzeko San Trokaz jaietan. Gunea zabalik egongo da 17:00etatik 18:00etara.

Berdintasun Arloko zinegotzi Janire Morenok esan duenez, gune hori Abadiñoko Udalak jaietako eraso sexisten aurka abiatua duen sentsibilizazio kanpainaren barruan sartzen da,  eta ekimen bera egin da lehenago Matienako jaietan.

Gunean eskumuturreko batzuk banatuko dira esaldi hauek idatzita dituztenak: «Eraso Sexistarik Ez! No es No! Ezetza, ezetza da!». Eskumuturreko horiek barikuan bertan banatzen hasiko dira Udal Medietekan. Era berean, Mediatekan, informazio gunean eta herriko zenbait tabernetan, protokolo bat banatuko da azalduz zer egin behar den jaietan eraso sexista bat jasan ezkero.

Zelaietako tabernetan, bestalde, eskumuturrak banatuko dira eta jaietako eraso sexisten aurkako esaldiak ageri dituzten mahai-zapiak  egongo dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu