Larunbata,
2025ko Otsailak01

MugaKultura

loader-image
Durango
9:47 am,
temperature icon 10°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 23 Km/h

‘Barro Rojo’ Berrizera helduko da lesbofobia, homofobia eta transfobiaren aurkako nazionarteo egunean

Teatro-Barro-Rojo

Mugalari

Datorren maiatzaren 17an homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko egunean Barro Rojo ikuskizuna helduko da Berrizera, hau da, 2016ko Indifest Festibalaren ikuskizun onenaren saria eta ehgam-en 2016ko Urrezko Hiruki saria irabazi zituen ikuskizuna.

Barro Rojo Javier Liñerak idatzi eta antzezturiko lana da, Linda Wisek eta Daniela Molinak zuzendaritzapean. Ikuskizunaren protagonistak kontatzen duen bidaia. Bere historia eta gay den osabaren historia. Historia bat beste historia baten barruan. Kontzentrazio esparru batean sartu zuten osaba eta gero Frankoren gartzelan. Gay izateagatik. Iraganeko bi errealitateen historia. Hitlerren Europa, Frankoren Espainia. Eta bere historia, iraganetik elikatzen den historia.

Ikuskizuna maiatzaren 17an ikusteko aukera izango da 20.00etan Berrizko Kultur Etxean. 1990an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea ‘gaixotasun mentalen’ zerrendetatik kendu zuenetik, maiatzaren 17a homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu