KALERA KALERA: «Maiatzaren 20an, Fleury eta Saint Maur espetxeak maitasunez beteko ditugu!»
Testua · Kalera Kalera Dinamika
Euskal Udaberria kalera ekimenarekin, Ezker Abertzaleak, aurreko zikloa itxi eta bakean eta justizian oinarritutako elkarbizitza bermatu nahi du. Egun, gatazkaren ondorioak modu justu eta integral batean konpontzeko beharra dago. Ezinbestekoa da, iheslari eta preso politiko guztien kaleratzea. Preso bakar batek espetxean jarraituz gero, Euskal Herrian ez da ez bakerik ez justiziarik egongo. Era berean, biktima guztien onarpen eta erreparazioa ezinbestekotzat jotzen dugu.
Armagabetzea bakerako beharrezko urrats bat izan da, ezinbesteko urratsa hain zuzen. Armagabetze atzeraezina, erabatekoa, aldebakarrekoa eta baldintza poli_korik gabea funtzesko mugarria izan da bortizkeriaren amaiera prozesu ordenatu eta behin betikoaren baitan.
Garai berri baten aurrean aurkitzen gara eta orain inoiz baino gehiago euskal gizarteak dauka konponbiderako giltza. Euskal herritarron esku dago Euskal Herri libre eta baketsuaren lorpena.
Dispertsioak 30 urte bete berri dituen honetan, Kalera Kalera dinamikak, frantziar eta espainiar estatura antolatuta dauden espetxetara martxetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizue. Gure eskualdetik bi espetxetara martxak antolatu ditugu.
Maiatzaren 20an, Fleury eta Saint Maur espetxeak maitasunez beteko ditugu!
Maite zaituztegulako … kalera!
Kalera kalera bakea eta askatasuna irabaztera.