Larunbata,
2025ko Otsailak01

MugaKultura

loader-image
Durango
7:57 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Elorriar berriei integrazioa errazteko protokoloa martxan jarri du Udalak

Herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, Udalak ‘ANIZTASUNA’ programa martxan jarri du heldu berrientzat. Besteak beste, herriko zerbitzu eta baliabideen gida bat kaleratu du dagoeneko.

Elorriora bizitzera datozen pertsonei integrazioa erraztu asmoz, Elorrioko udalak ‘Ongi Etorri Elorriora’ baliabide gida kaleratu du egunotan. Gida hori ANIZTASUNA izeneko programaren baitan kokatu da, haren helburua herrian bizi diren errealitate ezberdinak ezagutu eta uztartzea delarik. Horretarako, hurrengo hilabeteetan ikerketa bat jarriko da martxan, integrazioaren eta kultur aniztasunaren bidean, elorriarrak eta heldu berriak zein iritzi eta errealitate duten ezagutzeko.

ELORRIO

“Elorriora datozenek hizkuntza, kultura, ohitura, … ezberdin batekin topo egiten dute kasu askotan, eta gure helburua ahalik eta integrazio maila altuena lortzea izan beharko litzateke, denon artean herri anitzago bat lortzeko”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak etorkin talde batekin batera eginiko prentsaurrekoan. Helburu horrekin kaleratu du udalak ‘Ongi Etorri Elorriora’ baliabide gida, herriko Osasun, Kultura, Hezkuntza, Enplegu, Berdintasun, … arloetako informazio praktikoaz.

· Harrera Taldea · Heldu berriek eman beharreko pauso administratiboak zehaztu dituzte Protokoloan. Gainera, erroldatzeko tramite guztiak azaltzeaz gain, Udaleko alkate, arloko zinegotzi eta udal teknikari ezberdinak heldu berriekin bilduko dira bi hilabeteko maiztasunarekin.

Aurkezpen horrekin batera, herrian Harrera Taldea sortzeko asmoa erakutsi dute udal ordezkariek. Harrera Talde horren funtzioa heldu berriei harrera ‘informala’ eskaintzea izango litzateke, Elorrioren berezitasunak, ohiturak, kaleak, … ezagutarazteko. Hala ere, talde hori sortu aurretik, Udalak diagnosi bat burutuko du elkarrizketekin, ikerketekin eta azterketekin urtea bukatu aurretik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu