Hatortxu Rock jaialdiaren aurkezpenak Kepa Junkera eta Sorgiñak ekarriko ditu Elorrioko Arriolara
Aitor Agirrezabal
· Kontzertua maiatzaren 13an, larunbata, izango da
Hatortxu Rockek 20. edizioa beteko du aurten eta lau eguneko edizio berezi bat antolatuko dute uztailaren 27tik 30era Lakuntzan. 85 talde igoko dira taula gainera eta milaka pertsona batzea espero da euskal preso politikoek pairatzen dutne dispertsioaren kontrako salaketa lau haizetara zabaltzeko eta haien senideei Euskal Herrian sekula ezagutu den elkartasun jaialdirik handiena eskaini asmoz.
Honen baitan, aurkezpen bira bat egiten ari da Hatortxu Rock bai Euskal Herrian zein nazioartean ere, eta larunbatean, maiatzak 13, Elorrioko Arriola antzokian izanen da Kepa Junkera eta Sorginek ekarriko duten Maletak ikuskizunarekin batera. 20:00etatik aurrera.
· Bilketa berezia · “Maletak” aspaldiko ohituren bilketa bat da, sormen musikak munduko txoko ezberdinetako inspirazioak lagunduta eta ikusleen energiarekin batera sortua. Ikus-entzunezko esperientzia honetan, Kepa Junkera abestu, dantzatu eta perkusioa jotzen duten neska gaztez osatutako Sorginak taldearekin batera ariko da.