San Antonio ikastetxearekin elkartrukean diren Alemaniako ikasleei harrera egin die Durangoko Udalak
Durangoko Udalak, Alemaniako Luisenschule ikastetxeko ikasleei harrera egin zien atzo udaletxeko udalbatza aretoan. Durangoko Udaleko alkateak berak, Aitziber Irigorasek, zabaldu zien ikasleei udaletxeko ateak. Bisita, San Antonio ikastetxearekin egindako elkartrukearen testuinguruan kokatzen da.
Apirilean, eta laugarren urtez, DBHko hirugarren mailako ikasleak Alemaniako Luisenschule ikastetxea bertatik bertara ezagutzera joan ziren. Oraingoan alemaniarrek bueltatu diete bisita.