Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
8:28 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Amorebieta-Etxanok zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako ikastaro bat antolatu du

Amorebieta-Etxanoko Udalak emakumeei zuzendutako ikastaro bat antolatu du zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako.  Zoru pelbikoa muskulu eta lotailu multzo bat da, sabelaldeko barrunbea ixten duena beheko aldetik.  Puxikari eta uretrari eusten diote, baita umetokiari, baginari eta ipurtesteari ere.  

Erditzeek, adinak edo ohitura txarrek berau ahultzea ekar dezakete ondokoak sorraraziz: txizari eutsi ezina, prolapsoak, sexu disfuntzioak edota gerrialdeko mina.

Okerrera egin ez dezan eta, batez ere, honen egoera hobetzeko, Amorebietako anbulatorioan ikastaro bat egingo da datorren maiatzaren 16, 23 eta 30ean.   11:00etatik 12:00etara izango da.

Interesatuta dauden emakumeek izena emateko aukera izango dute gaurtik maiatzaren 9ra arte, 946300190 telefono zenbakira deituz edota berdintasuna@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu