Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
9:08 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

EAJ-PNVk Elorrioko herriguneko eta landa eremuko errepideak konpondu nahi ditu

Testua · EAJ-PNV

Elorrioko EAJ-PNVk uste du udalerriko errepideetan egiten diren mantentze lanak, herriguneetan zein landa inguruan, erabat eznahiko direla eta herriko bideek azken urte hauetan narriatze agerikoa pairatu dutela. Besteak beste, narriatze honen zergatia dator konponketa lan hauetarako aurreikusi den aurrekontu eskasagatik. Hain zuzen ere “landa inguruetako bideak konpontzeko partida 2016 urtean 35.000 eurotik 15.000 eurora murriztu zela”, esan du Joseba Mujika Elorrioko Udaleko EAJ-PNVko bozeramaileak.

Elorrio

Gaiagatik kezkatuta, EAJ-PNVk gobernu taldeari eskatu dio “premia osoz, 2017ko udal aurrekontuen kontura, herriguneko eta landa inguruko errepideen egoera hobetzeko lanari ekitea, bide horietatik mugikortasuna eta ibiliko diren ibilgailu, txirringa eta oinezkoen segurtasuna bermatzea xede” azaldu du.

Helburu hori lortzeko, udal talde jeltzaleak hiru neurri proposatu ditu. Horietako lehena “premia osoz bete beharrekoa” Eleizaldeko errepidea (Tanger-Betsaide ingurua), Goieta-San José eta San Agustinerako irteera konpontzea da. Beste lan bat litzateke Elorrioko errepideen egoerari buruzko azterketa globala garatzea eta inbertsio plan berezia burutzea egoerarik txarrenean dauden bideak beren kategoria eta erabileraren arabera lehenetsiz. Amaitzeko, Joseba Mujikak lideratutako lantaldeak 60.000 euro erabili nahi ditu landa bideen mantentze lanetarako “azken urte biotan xede honekin aurreikusi den aurrekontua konpentsatzeko” eta hurrengo urteko udal kontuetan atal horretarako 40.000 euro jartzea proposatu du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu