Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
10:54 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Amorebieta-Etxanoko San Migel kaleak itxura berria izango du eta oinezkoari lehentasuna emango dio

  • Karmen kaletik San Juan kaleko bidegurutzera arte espaloiak zabalduko dira, argiztapena handituko da eta ingurua modernizatuko da
  • Lan hauek 6 hilabete irautea aurreikusten da eta aurrekontua 1.300.000 eurokoa da

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Udalbatzak San Migel kalea urbanizatzeko proiektua hasiera batean onartu du gaur goizean. Karmen kaletik San Juan kaleko bidegurutzera arte egingo dira lanak.

Infografía San Miguel II

Lan hauek 4.600 m2-ko azalera bat hartzen dute. Oinezkoentzako gune atseginago bat egin nahi da, espaloiak zabalduz eta aparkalekua eta aurreikusitako erabilerak antolatuz. Lan hauek 6 hilabete irautea aurreikusten da eta aurrekontua 1.300.000 eurokoa da.

Proiektuari esker, kale hau jadanik berriztu diren gainontzeko kaleekin hobeto integratuko da eta oinezkoarentzat inguru atseginago bat egongo da.  Diseinuan taxi geralekua lekuz aldatu da. Egun Gudari kalean dago eta aurrerantzean Herriko Plaza aurrean egongo da. Zamalanetarako gune bi ezarri dira, herriko merkatarien hornidura bermatuz.  Era berean, auto elektrikoak kargatzeko plaza bi egongo dira eta bat egokituta egongo da. Lurpeko edukiontziak ere jarriko dira.

Kontsumo baxuko LED teknologia erabiliz, argiztapena berriztuko da eta kale nagusiak argi intentsitate handiagoa izango du. Horrenbestez, segurtasun pertzepzio handiagoa egongo da.  Argiztapenari dagokionez, hegoaldeko espaloian ilara bat egongo da farola bikoitzekin eta ataripean horman sartutako proiektoreak. Horrela hurbil dauden etxebizitzei itsualdia eragitea ekidin nahi da.

Infografía San Miguel III

· Ataripe berriak · Bestalde, azpimarratu beharra dago ataripea eraberritzea aurreikusita dagoela, zoru, sabai eta zutabeen akaberak aldatuz. Argiztapen berezi bat ere jarriko da, argitasuna handituz seguruak ez diren puntu beltzak ekiditeko.  Guzti honekin ataripeari itxura aldatuko zaio, oinezkoen ibilbidean integratuz eta haren itxura hobetuz.

Bederatzi zuhaitz handi berri jarriko dira eta baita berdeguneak ere. Honek ibilgailuen trafikoaren eta oinezkoen artean bereizketa bat egitea ahalbideratuko du, erosotasun sentsazio handiago bat emanez eta trafikoa lasaituz.

Kolore biko agregatu granitikodun baldosa erabiliko da espaloiak zolatzeko, zintarriak granitozkoak izango dira eta bidean asfalto inprimatua jarriko da. Azkenik, aipatu beharra dago euri uren eta ur zikinen sarea berriztuko dela, gaitasun hidraulikoa handituz.

Infografía San Miguel I

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu