Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
3:03 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

GALDERAK ERABAKITA DAUDE · Atxondon Gure Esku Dago taldea sortu dute

Garai batean Durangoko Merindadeak Gerediagako San Salvadore ermitaren parean egiten zituen batzar orokorrak. Gaur egun ere, Bizkaiko Batzar Nagusiak hartzen ditu noizerik noizera. Beraz, erabakiak hartzeko bilgunea zen eta da. Esanahi sinboliko berezi hori duen tokian, maiatzaren 7ra begira eskualdeko herri bakoitza egiten ari den lanaren berri eman du Durangaldeko Gure Esku Dagok.

Hilabete falta da Durangaldeko bost herritan egingo diren galdeketetarako. Maiatzaren 7a badator eta herri bakoitzeko prestaketa lanak azken txanpan sartuta daude. Esaterako, galderak erabaki dituzte. Herri bakoitzak bere galdera propioa aukeratu du, egokiak iruditu zaizkion bideak eta metodologia parte hartzaileak erabiliz.

Horrez gainera, gizarteko askotariko eragileen atxikimenduak batzen lan handia egiten ari dira. Horren adibide da, esaterako, Elorrion udaleko  alderdi guztien babesa lortu duen udal adierazpena. Edo Amorebieta-Etxano eta Durangoko udaletan dauden zinegotzi askok, herritar lez, galdeketari erakutsi dioten babesa.

Abadiñon gaur egungo eta iraganeko zinegotziak, norbanako lez, argazki berean batuko dituen ahalik-eta deialdi zabalena prestatzen ari da. Zaldibarren, berriz, mozio baten bidez eskatuko diote udalbatzarrari galdeketa zilegia eta demokratikoa dela adierazteko. Baina atxikimenduak ez dira eremu politikora bakarrik mugatzen. Kultur, kirol arloetara eta langile mugimenduetara ere zabaldu dira: Durango eta Amorebieta-Etxanoko futbolariak, sindikatuetako ordezkariak, gazteak…

Prentsa argazkia

· NOBEDADEA · Orain hurrengo Amorebieta-Etxanon eskainitako prentsaurrekoan, Zaldibar herri galdeketen bidera batuko zela izan zen nobedadea. Gaurkoan Atxondo ere galdeketen trenera igo dela jakinarazi nahi dugu. Atxondon Gure Esku Dago Taldea sortu eta herri galdeketa egitea erabaki dute. Galdeketa hori ez da maiatzaren 7an izango, baina ilusioz lanean dabiltza eta prest daudenean iragarriko dute data.

Zaldibarren galdeketa gauzatzera doazen gainerako herrietan baino beranduago sortu zuten taldea, baina lanean gogotsu dabiltza eta dagoeneko batu dituzte herri galdeketa babesteko adina sinadura. Hala ere, oraindik sinadura gehiago batzen jarraitzeko asmoa dute.

Herrietako gaurkotasuna azalduta, hemen dituzue maiatzaren 7an Durangon, Amorebieta-Etxanon, Elorrion, Abadiñon eta Zaldibarren egingo dituzten galderak:

Durango:

  • Bere etorkizuna modu librean erabakiko duen euskal estatu bateko herritarra izan nahi duzu?
  • ¿Quieres se ciudadana/ciudadano de un estado vasco que decida libremente su futuro?

Elorrio:

  • Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?
  • ¿Quieres ser ciudadano o ciudadana de un estado vasco soberano?

Amorebieta-Etxano:

  • Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
  • ¿Quieres ser ciudadano/a de un estado vasco soberano?

Abadiño: (bi galdera)

  • Nahi al duzu euskal estatu burujabe baten herritarra izan? / ¿Quieres ser ciudadano/a de un estado vasco soberano?
  • BAI aukera baduzu: Nahi al zenuke euskal estatu hori independentea izatea? / Si has respondido SÍ: ¿Desearías que fuera un estado vasco independiente?

Zaldibar:

  • Nahi duzu Euskal Herria independentea izatea?
  • ¿Quieres que Euskal Herria sea independiente?
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu