Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
6:19 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Bartolome Ertzillako bi ikaslek lehenengo eta hirugarren saria irabazi dute Euskal Herriko Txistulari Gazteen Lehiaketan

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioko txistu ikasleak diren Gorka Pagonabarraga eta Iker Sagalá lehen eta hirugarren postuan geratu dira, hurrenez hurren, aurreko martxoaren 25ean, Hernanin ospatu zen Euskal Herriko Txistulari Gazteen Lehiaketaren XII. edizioan.

TXISTU

Iker Sagalá eta Gorka Pagonabarraga.

Hiru kategoriatan banatzen da lehiaketa, “A” maila 9-12 urte, “B” maila 13-16 urte eta “C” maila, txistu taldeak. Durangoko musika eskola eta kontserbatorioko txistu gelak 5 ikasle aurkeztu zituen guztira: Aner Uberuaga “A” mailan eta Amaia Sanz, Mikel González, Iker Sagalá, Gorka Pagonabarraga “B” mailan.

Epai-mahaiak, kasu honetan Donostia, Azpeitia eta Hernaniko txistulari profesionalek osaturikoa, Gorka Pagonabarraga aukeratu zuen irabazle eta Iker Sagalák hirugarren postua eskuratu zuen.

· Gorka ‘erretiratzen’ da · Gorka Paganobarragak lehen saria eskuratu du 5. urtez jarraian eta aurten erretiratzen da, lehiaketan parte hartzeko gehienezko adina betetzen baitu. Beste alde batetik, Iker Sagalá lehiaketan parte hartzen duen bigarren aldia da eta hirugarren saria irabazi du.

Halaber, Mikel Gonzálezek lehenengo aldiz hartu du parte nagusien kategorian, baina badaki irabaztea zer den, aurreko kategorian bi urtez jarraian izan baita irabazle. Larunbatean Hernaniko lehiaketako emaitzek agerian utzi zuten Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioko txistu maila ona.

Instrumentu honek sortzen duen afizioaz gain, lehiaketan lortutako maila instrumentala izugarria izan zen, txistulari profesionalek jakinarazi zuten bezala.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu