Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
3:37 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Amorebieta-Etxanotik Ermura, Korrikak bihar zeharkatuko du Durangaldea

Izaskun Ellakuriaga

Otxandion eman zion hasiera 20. Korrikak  martxoaren 30ean, eta ostiralean berriro Durangaldea zapalduko du. Amorebieta-Etxanon egingo ditu lehen kilometroak arratsaldeko 17:00etan eta Iurreta, Durango, Abadiño, Atxondo, Elorrio, Berriz, Zaldibar eta Mallabia zeharkatu ostean Ermura helduko da gaueko 22:20an.

Mari Tere Zugaza-Artaza KORRIKA Iban Gorriti

Iurretako Mari Tere Zugaza-Artaza gogoan. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Euskararen aldeko jaiari ongietorria emateko herri gehienetan ekitaldiak antolatu dira. (ikusi beheko kartelak). Eguraldi ona, asteburu ataria eta arratsaldeko ordua hiru faktore horiek  korrikan eta bide bazterretan jendea animatzen jende asko izango dela uste dute antolatzaileek. Lekukoak eramaten dituztenen artean ere momentu hunkigarriak biziko ditu Korrikak. Besteak beste, Berrizen, 100 urte dituen Vitoria Amezuak hartuko du lekukoa.

Korrika 5

Korrika Durangotik. · ARGAZKiA · Iban Gorriti

Korrika herririk herri:

ermua Korrika Berrizen Korrika_Durango Korrika_elorrio Korrika_Iurreta Korrika_Zornotzan

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu