Amorebieta-Etxanotik Ermura, Korrikak bihar zeharkatuko du Durangaldea
Izaskun Ellakuriaga
Otxandion eman zion hasiera 20. Korrikak martxoaren 30ean, eta ostiralean berriro Durangaldea zapalduko du. Amorebieta-Etxanon egingo ditu lehen kilometroak arratsaldeko 17:00etan eta Iurreta, Durango, Abadiño, Atxondo, Elorrio, Berriz, Zaldibar eta Mallabia zeharkatu ostean Ermura helduko da gaueko 22:20an.
Euskararen aldeko jaiari ongietorria emateko herri gehienetan ekitaldiak antolatu dira. (ikusi beheko kartelak). Eguraldi ona, asteburu ataria eta arratsaldeko ordua hiru faktore horiek korrikan eta bide bazterretan jendea animatzen jende asko izango dela uste dute antolatzaileek. Lekukoak eramaten dituztenen artean ere momentu hunkigarriak biziko ditu Korrikak. Besteak beste, Berrizen, 100 urte dituen Vitoria Amezuak hartuko du lekukoa.
Korrika herririk herri: