Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:45 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ganeko igerilekuak berriztatuko ditu

  • Berdeguneak handituko dira eta igerilekuen gunea hobetuko da
  • Uda aurretik, aldageletan ere hobekuntza lanak egitea aurreikusita dago
  • Uda sasoia amaitu ondoren, aldagelak guztiz ordezkatuko dira

 Amorebieta-Etxanoko Udalak Ganeko igerilekuak berriztatzeko lehenengo faseak martxan jarri ditu. Orain berdeguneak handitzen ari dira eta igerilekuetan ere hobekuntzak egiten ari dira.  Uda aurretik aldageletan ere hobekuntzak egitea aurreikusita dago. Uda ostean hauek guztiz berriztatuko dira.

Lanak otsailean hasi ziren. Beraz, jadanik hainbat hobekuntza egin dira. Batetik, 400m2 baino gehiago dituen berdegune bat dago areto-futboleko hormigoizko zelaiaren eta saskibaloikoaren ondoan. Instalazioen hainbat punturi ikuspena kentzen zioten barruko palaxuen zati handi bat kendu da eta horrekin irisgarritasuna hobetu da eta erabiltzaileen zirkulatzeko erraztasuna ere.  Kanpoko palaxua moztu egin da eta igerilekuen atzealdean dagoen zuhaiztia garbitu da.

Bestalde, igerilekuen gunean ere hobekuntzak egin dira. Hain zuzen ere dutxen zoladura handitu da eta drainatzea hobetu da, dutxetako ura zoladurara jausi eta horrela zuzenean hustubidera joan dadin. Azpimarratu beharra dago igerilekuetarako sarbide bat kendu dela. Horrenbestez, erabiltzaile guztiak dutxak automatikoki martxan jartzeko mekanismoak dituzten sarrera bitik pasatu beharko dira.

· Helburua ·  Egun burutzen ari diren lanei dagokienean eta denboraldi amaierarako amaituta egongo direnak, ekainaren erdi alderako, aldagelak hobetzea dute helburu. Azuleju-estaldura konponduko da eta sabaiak eta zoladura margotuko dira. Datozen hilabeteetan baita ere soropilaren kalitatea hobea izan dadin udan, hainbat lan egingo dira: ongarritu, erein eta moztu.

DCIM100MEDIADJI_0011.JPG· Aldagela berriak · Proiektua ez da denboraldi honetan amaituko. Uda sasoia igaro ondoren, igerileku nagusiaren ondoan dagoen egungo aldagelen eraikina ordezkatuko da. Aldagelen eraikina eta botikina zaharkituta daude. Izan ere, gaur egun eraiki zenean aurreikusitako erabilerak baino gehiago ditu (dutxak eta aldagelak, biltegi txiki bat eta botikina).  Udan batez beste 150 lagun egoten dira egunero eta jendetza hori hartzeko egungo instalazioak ez daude behar bezala prestatuta.

571000 euroko aurrekontu batekin eta sei hilabeteko egikaritze epe batekin, eraikina bota eta berri bat, handiago bat, eraikiko da. Eraikin berria diseinatzerakoan kontuan izango da dagoen arrapala eta baita inguruan txertatu beharra ere. Estalkian belar artifiziala jarriko da, bertan egon ahal izateko, txikiagoa den eraikinean izan ezik. Hemen instalazioak jarri ahal izango dira, beharrezkoa izanez gero.

Beheko solairuan elkarren ondoan hiru eraikin egongo dira. Eraikin nagusi biak aldagela eta dutxenak izango dira, sexuen arabera bereizita egongo direlarik.  Partzelako sarbidetik hurbilen dagoenak biltegi eta botikin lanak egingo ditu. Azalera osoa 452 m2-koa izango da. Oraingoa aldiz, 200m2-koa da.

IMG_1397

Anartz Gandiaga, Andoni Agirrebeitia eta Luciano Martínez.

Eraikina maldan egongo da, neurri handi batean egungo eraikina dagoen lekuan.  Egitura nagusia hormigoi armatuzkoa izango da.  Fatxada nagusian, iparraldekoan, eraikinerako sarbideak jarriko dira.  Paramentu hau itsua izango da ia bere osotasunean. Leiho txiki batzuk utziko dira fatxadako paramentu horizontalen atzean. Alboko fatxadetan leihoak egongo dira argi naturala sartzeko eta baita aireztatzeko.

Proiektu honetan, Amorebieta-Etxanoko Udalak ingurumena hobetzearen aldeko apustua egin du. Instalazio berriek ezpalekin funtzionatzen duen biomasa galdara izango dute eta eguzki argiaren kontrolatzaileak, beste batzuen artean, argi nahiko egonez gero deskonektatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu