Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
6:19 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Abadiñoko Udalak zabaldu du epea udalekuetan izena emateko

 

· Umeek hamabi egun egingo dituzte herritik kanpoko aterpetxe batean

Abadiñoko Udalak  zabalik du, apirilaren 7ra arte, uztaileko  3-17 urte bitarteko  ume eta gazteendako  ludotekan eta udalekuetan  izena emateko epea. Gazteen udalekua aurten  herritik kanpoko aterpetxe batean egingo da, non ume-gazteek hamabi  gau egingo dituzten. Gazteria Arloko zinegotziak, Ima Zapardiezek, esan du iaz bi udaleku mota antolatu zirela: bata herrian eta bestea herritik kanpoko astebeteko egotaldia eskaintzen zuena. «Aurten erabaki dugu udaleku bakarra antolatzea eta herritik kanpoko egonaldia luzatzea, iaz aukera horrek arrakasta handia izan zuen eta», esan du.

Abadiño IBAN GORRITI 03

10 urtera arteko umeendako ludoteka eta  udalekua  uztailaren 3tik 14ra bitartean egingo da Zelaietako eskoletan, 09:30etatik 13:30etara. Ludoteka 2011-2013. urte bitartean jaiotako umeendako izango da (4-6 urtekoak). Herri udaleku bat ere egingo da 2007-2010. bitartean jaiotako umeentzat (7-10 urtekoak). Euskera Arloko zinegotzi Argi Abadek esan du  asmoa dela umeei aisialdi atsegin bat eskaintzea udan euskerazko giroan. «Urtero lez, haurrak ondo pasatzea nahi dugu, eta euskeraz hitz egiten jarrai dezaten eskola girotik kanpo», esan du.

11-17 urte bitarteko gazteendako udalekua uztailaren 3tik 15era bitartean egingo da  Abadiñotik kanpoko herri batean (zehazteke dago zein). Udaleku horretan gazteek  tailerrak egingo dituzte, abenturako kirola eta aisialdiko beste hainbat ekitaldi.

· Matrikula · Udalekuetan izena eman nahi duenak Udal Mediatekan nahiz Errota Kultur Etxean egin behar du. Ludotekako eta 6 urtera arteko udalekuetako toki guztiak Abadiñoko umeentzat izango dira. Matrikularen prezioa izango da 60€, %30 gutxiago  bigarren neba-arreba bat inskribatzen bada, eta %20-%50 gutxiago familia ugaria bada (inskribatutako ume kopuruaren arabera).

Gazteendako udalekuetako matrikularen prezioa izango da 200€ Abadiñon erroldatutako  gazteentzat, eta 250€ beste herri batzuetako gazteentzat.

Iaz 215 umek hartu zuten parte Udalak antolatutako udalekuetan, eta umeak zaintzeko 26 begirale kontratatu ziren lan-poltsa baten bidez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu