Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
3:03 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Plataforma Feministak Durangoko PPko zinegotziak kargua uzteko sinadura bilketa abiatu du

Mugalari

PPko zinegotzia sexu abusuak egotzita atxilotu zutenetik Durangoko Plataforma Feministak (Andereak, Bilgune Feministak eta Batukrandak) edozein eraso sexistaren kontrako aldarria plazaratu du eta alderdi popularrak kargutik kentzea eskatu du.

 

 

Egun Bizkaiko Audientzia Probintzialean salaketaren apelazio errekurtsoa ebatziaren zain dago. Izan ere, atxiloketa gauaren ostean auzia probisionalki artxibatua izan zen.  Ebatzia izan bitartean, baina, Plataforma Feministak erantzun bat eskatu du.

Concentración 2

Partido Popularrari eskatu dio bitarteko guztiak jarri ditzala zinegotziak kargua utzi eta beste pertsona batek ordezkatu dezan. Durangoko Udalari eta alderdi politiko guztiei, berriz, «irmoki eta publikoki» gertatutakoa gaitseztea eskatu diete.

Eskari biek ahalik eta babes gehien izateko sinadura bilketa hasi dute. Andragunean eta ostegunetan Andra Mari elizpean egiten duten kontzentrazioetan egongo da aukera sinatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu