TRENAREN TARIFIKAZIOA · Zaldibarko Udalak doako autobusa jarriko du bihar garraio ordezkaritzara protestan joateko
I. Ellakuriaga
Bizkaiko garraio publikoaren zonifikazio eta tarifikazio berriak nabarmen igo du trenaren tarifk Berrizko eta Zaldibarko erabiltzaileentzat. Hainbat izan dira bi herriotan antolatu dituzten protesta ekitaldiak albistea jakin denetik.
Zaldibarko Udalak jakitera eman duenez, garraio ordezkaritzara joango dira ostegun honetan herritarren kexak aurkeztera. Deialdia zabala egin dute eta doako autobusa jarri dute horretarako. Bilbora joan nahi duenak udaletxean edota liburutegian eman dezake izena. Martxoaren 23an, ostegunean, goizeko 9:15etan aterako dira Zaldibartik Bilbora.