Garbiñe Biurrun, Elixabete Pinol eta Laura Mintegi erabakitzeko eskubideari buruz Plateruenan
Mugalari
· Datorren ostegunean, hitzaldia eskainiko dute Durangon
Hiru emakumek, hiru aurpegi ezagunek, erabakitzeko eskubidearen inguruan jardungo dute Durangaldeko Gure Esku Dago taldeak antolatuta. Plateruena kafe antzokian izango da, ostegun honetan, 19:00etatik aurrera.
Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa, 1960) epailea eta Eneko Auzitegi Goreneko magistratua da, besteak beste.
Elixabete Piñol Olaeta zuzenbidean lizentziatua eta V., VI., VII. eta VIII. Legegintzaldiko EAJko eusko legebiltzarkidea da.
Laura Mintegi Lakarra idazle eta EHUko irakaslea da eta EHBildu koalizioko lehendakarigaia izan zen 2012ko hauteskundeetan.