Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
3:52 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

2017. urterako baserri hondakinen gaikako bilketa Durangaldean

Testua · Urkiola Landa Garapenerako Alkartea

Aurten ere Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa burutuko da Durangaldean. Jasoko diren baserri hondakinak fitosanitarioak, zoosanitarioak eta hondakin plastikoak izango dira. Aurten bilketak  berritasunak ditu.

Aurreko urteetan ez bezala, aurtengo honetan, Baserri Hondakin Fitosanitarioen birziklatzea Durangoko Garbigunean burutu beharko da. Hondakin fitosanitarioak ongarrien, herbiziden eta fungiziden ontzi hutsak dira. Hauek astelehenetik domekara eramateko aukera izango dute baserritarrek Durangoko Garbigunera. Honen ordutegia astelehenetik barikura arte 9:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:00etara da. Zapatu eta domeketan, aldiz, goizez bakarrik dago zabalik Durangoko Garbigunea: 9:00etatik 13:30etara. Hondakin Fitosanitarioak birziklatzeko ordutegiak eta egunak nabarmen zabaldu dira aurten gure eskualdean.

Hondakin Zoosanitarioak, berriz, urtero lez, Abadiñoko DIBA kooperatiban jasoko dira urtean lau saioetan: Martxoaren 29 eta 30ean; ekainaren 28 eta 29an; irailaren 27 eta 28an eta abenduaren 27 eta 28an. Baserri hondakin zoosanitarioak abereak tratatzeko medikamentuak eta   txertoen xiringak bezalako hondakinak dira. DIBAn ere, artzain elektrikoen pilak jasotzen dira urtean zehar. DIBA kooperatibaren ordutegia jendea hartzeko: goizez 9:00etatik-13:00ak arte eta arratsaldez, 15:30tatik- 19:30etara da.

Bestalde, baserri hondakin plastikoak, negutegiko plastikoak eta silo bolen plastikoak dira. Hauek jasotzeko zerbitzu berezia jartzen da baserritarrek erabil dezaten. Zerbitzua erabiltzeko izena eman behar da aldez aurretik. Plastiko hauek eskualdeko ustiapenetan jasotzen dira zuzenean.  Zerbitzua jasotzeko, aldez aurretik deitu behar da Urkiola Landa Garapenerako Alkartera. Hondakin plastiko hauen jasotzea urtean bitan egiten da. Aurten, apirilean eta urrian izango dira bilketak gure eskualdeko ustiapenetan.

Zerbitzu hau jasotzeko datorren hilean, apirilak 3tik 7ra, goizeko 8:00etatik 15:00etara 946203611 telefonoan eman behar da izena. Posta elektronikoz ere izena emateko aukera dago urkiola@urkiola.org helbidean.

Izena eman eta gero, ustiapenetan negutegiko plastikoak eta silo bolak jasotzeko eguna apirilaren 10a izango da.  Urriko jasotzea urriaren 9an burutuko da, eta izen emate egunak urriaren 2tik 6ra izango dira.

Zerbitzu hau BFAren, DIBA kooperatibaren eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen  babesa eta lanari esker burutzen da.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko telefonoa zein posta elektronikoa: Urkiola Landa Garapenerako Alkartea, 94 620 36 11, urkiola@urkiola.org .

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu