Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
11:45 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

100 eurotan baloratutako erosketa-saskia zozkatuko da Duralgaldean FAct! programan parte hartu duten pertsonen artean

 

Ekintza Globalerako Programa (Global Action Plan) nazioarteko erakundeak elikadurari buruzko FACT! (Food Action) programa sustatuko du gaur Europako 5 herrialdetan. Haren helburua da herritarren ohiturak hobetzea, elikadurarekin, osasunarekin, hondakinen ekoizpenarekin eta klima aldaketarekin lotutako gaiei dagokienez. Europar Batasuneko Erasmus + Programak finantzatu du proiektua.

– Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren arabera, urtero 7,7 milioi tona elikagai botatzen dira zaborretara.

– EBaren arabera, urtero 170 milioi tona CO2 isurtzen dira elikagaien xahuketarekin lotuta.

– Herrialdeek arlo ekonomikoan gora egiten duten neurrian, herritarrek azukre, gatz, koipe eta elikagai prozesatu gehiago kontsumitzen dute; horiek guztiak kaltegarriak dosi handietan hartzen badira.

– EBean, 2 motako diabetesa eta gizentasuna gisako gaixotasunengatiko osasun-gastua 300.000 milioi eurokoa da.

FACT! Programaren helburua da herritarrei laguntza ematea, elikatzeko ohiturak alda ditzaten eta ohiturok planetaren zein pertsonen osasunarekiko orekatuak izan daitezen. Aholku praktikoak jasotzen dituzten zenbait eskulibururen bitartez, eta hasierako egoera zein aurrerapenak ebaluatzeko galdetegiez baliatuta, pertsona bakoitzak lortuko du elikagaiak alferrik gal daitezen saihestea, berotegi-efektuko gasen isurketa murriztea eta osasuna hobetzea.

Gainera, online liburutegi bat ere sortu da, aukera ematen duena web programa interesgarriak bisitatzeko, baita gaurkotasun-gai honetan sakontzea ahalbidetzen duten dokumentu eta txostenak deskargatzeko ere.

Martxoaren 15etik aurrera, http://fact.globalactionplan.com/es webgunea erabilgarri egongo da Hungarian, Alemanian, Italian, Suedian eta Espainian; bertan aukera izango da programa berritzaile honi buruzko informazio guztia eskuratzeko eta parte hartzeko izena emateko.

Lehendabiziko fase gisa, Programa pilotu bat garatu da Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoan (Bizkaia). Hala, 2017ko maiatzaren 2a baino lehen amankomunazgoaren webgunea erabiliz izena ematen duten pertsona guztien artean, 100 eurotan baloratutako erosketa-otzara ekologiko bat zozkatuko da:  http://www.mdurango.org/es-ES. Animatu eta parte hartu!

Carlos Oppe, Global Action Plan erakundeko presidentearen esanetan «datozen hamarkadetan gizadiak eta planetak berak aurre egin beharreko erronka handienetako bat izango da elikadura. Elikagai eskasiari aurre egitea, berotegi-efektuko gasak murrizten laguntzea, nekazaritzan produktu kimikoen erabilera murriztea, elikagaiak xahuketa gutxitzea… gobernu zein norbanakoen beharrak dira guzti-guztiak. Gure erakundetik, ehunka mila pertsonari ohiturak aldatzen laguntzen 20 urtetik gorako esperientzia dugun honetan, erronka global honi aurre egiten lagundu nahi dugu».

· Ekintza Globalerako Planari buruz · 

Ekintza Globalerako Plana (Global Action Plan) nazioarteko erakundea da; 23 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten du, eta etxe, enpresa zein ikastetxeei zuzendutako programen bitartez, 1.000.000 pertsona baino gehiago inplikatzea lortu du azken 22 urteotan. Haren helburua da herritarrak ahalduntzea, ingurumenarekiko errespetutsuak izango diren lan eta bizitza ereduetarako aldaketa propioa bideratzeko gai izan daitezen. Informazio gehiago: http://www.programagap.org

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu