Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
5:22 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

«Durangon 1500dik gora etxe hutsik daude eta denon artean zabalduko ditugu»

Testua eta argazkia · Zabalduko Ditugu

¨Zabalduko ditugu¨ plataformak deituta, Durangoko hainbat gazte batu egin gara guk ere etxebizitza eskubidea dugula  aldarrikatzeko. Etxebizitza eskubide subjetiboa da, eta hezkuntza edo osasunarekin gertatzen den bezala, herritarron ordezkariek eskubide hau bermatzeko  erantzukizuna dute.

Duela gutxi, udalaren jabetzakoak diren 7 etxebizitza gazteon alokairura bideratuko dituela jakitera eman zuen udal gobernuak. Berri hau, Zabalduko dituguk udaletxera sartuko dugun mozioa aurkeztu genuen egun berean zabaldu zuten, kasualitatez. Albistea pozez hartu genuen, gazteontzako alokairu sozialera bidean, garaipen txiki bat dela uste dugulako. Baina hau ez da nahikoa.

WhatsApp Image 2017-03-09 at 19.22.48

Aipatutako oharrean, zera zioen udal gobernuak:

“En este ámbito de trabajo se han realizado múltiples esfuerzos y un arduo trabajo a lo largo de los últimos años,  con el objeto de facilitar el primer paso en la emancipación de las y los jóvenes,  aún siendo plenamente conscientes de que la competencia de vivienda pertenece a otras instituciones diferentes a los Ayuntamientos”

Mezu hau zabaltzea lotsagarria deritzogu, herrian 1500dik gora etxe hutsik daudenean.Durangoko etxebizitzen %12a hutsik egotea,  ez da herriko ordezkarien erantzukizuna? Durangoko gazte gehienok ezin gara emantzipatu, eta alokairuan bizi bagara, oso justu aritzen gara hilabete amaierara heltzeko. Nork igarri du azken  urteetan udalak egindako esfortzua edo lana?

Zabalduko ditugutik udalean aurkeztuko dugun mozioan gazteontzako alokairu soziala eskatzen dugu, gure errealitatera egokitzen diren baldintzekin. Azken hilabeteotan herriko gazteok izandako eztabaidetan, gazteon egoera bereziki prekarizatua dela ondorioztatu dugu, eta beraz, guretzako plan berezitu bat behar dugula.

Espero dugu udalak herritarren proposamenak entzutea, eta gazteontzako alokairu plana gurekin batera diseinatzea. 7 etxe horietatik hasi, eta hutsik dauden etxe guztiak bete arte. Danon artien zabalduko doguz!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu