Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
11:38 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Laugarren urtez, Durangoko Udal Euskaltegiak Azoka solidarioa jarri du martxan

Mugalari

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, Durangoko Udal Euskaltegia berriro animatu da aurten azoka solidarioa antolatzera erabiltzen ez diren hainbat gauza berrerabiltzeko eta gure inguruan premia handian dauden familiei laguntza emateko.

Azoka solidarioa

ARGAZKIA · Durangoko Udala

Ikasle eta langileek denetarik ekarri zuten: arropa, jostailuak, liburuak, apaingarriak… Abenduan euskaltegia denda bihurtu zuten. Bertan prezio ezinhobean Olentzero opariak erosi zituzten.

Lortutako  diruarekin (354€) janaria erosi eta JAED-era eraman dute, behar dutenen artean banatzeko: 120 pakete makarroi, 120 pakete espageti, 105 kilo arroz, 60 litro esne, 40 kilo azukre eta 12 pote kakao.

Janariaz gain, soberan geratutako gauzak jostailu, liburu eta apaingarriak ere eraman dituzte. Arropak, aldiz, Caritasi eman zaizkie. Bestalde, gogoratu beharra dago ere, urte osoan tapoiak eta egunkariak batzen dute ume-babeserako edo apadrinamendurako.

BANNER STOCK EUSKADI 1

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu