Iurretako Lanbide Heziketak 360 euro batu ditu Sahararen aldeko Lajwad elkarterako
Ana Barturen
Iurreta LHI-ko Administrazio Kudeaketako ikasleek merkatu solidarioa antolatu dute Elorrioko Lajwad Sahararen lagunen elkarteari laguntzeko asmoz.
Zentru honen oinarrietako bat irakasten diren edukietan zeharkakotasuna sustatzea da eta proiektu honen barruan landu egiten den balore bat elkartasuna da. Iazko ikasturtean aktibitate honekin hasi ziren. Aurtengo merkatuaren parte-hartzea bajuagoa izan da baina emaitza positiboa izan da. Honen adierazle batutako dirua: 361,11 euro.