San Antonio ikastetxeko 150. urteurrena dela eta, Durangoko Museoan erakusketa zabalduko da
Mugalari
Datorren asteartean, hilak 7, San Antonio ikastetxeko 150. urteurrena dela eta, Durangoko Arte eta Historia Museoan erakusketa zabalduko dute. Ikastetxeko artxiboko argazki zaharrak, orain arte erakutsi ez direnak, egongo dira ikusgai.
Ikastetxean, martxoaren erdialdetik aurrera, beste erakusketa bat egingo dute ikasle eta irakasleen argazkiekin.
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera:
11:00-13:30
16:30-20:00
Larunbatetan:
11:00-14:00
17:00-20:00
Igande eta jai egunetan:
11:00-14:00